XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUKRISTO, KONDAIRAREN ARDATZ
OARRAK
- Orain dakargun gaia, lenengo iru-illabete ontako azkenengoa da.

JESUKRISTO, KONDAIRAREN ARDATZ edo ERDIGUNE: Salbazio-kondairaren bigarren aldia da.

Jesus'en etorreraz amaitzen - da aldi aundi bat: Israel erriaren aldia ta kondaira.

Salbazio-kondairaren beste aldi berri bati asiera ematen dio Jesus'ek: Elizaren aldiari alegia, bigarren iru-illabetekoan azalduko duguna.

Eta bigarren aldi ontan gauzarik nagusiena, aurrez egindako agintzariak betetzea da, eta sinistedunen eginkizunak gogoraztea ere garrantzizkoa da.

Jesu'engan bete dira agintzariak edo Jainkoak aurrez aginduak.

Jesus'ek asi du Erreinu berri bat Jainkoaren Erreinua, ain zuzen Jesus'ekin etorri dana ta giza-kondairaren azkenean elduko dana bere betetasunera.

- Gai au azaltzekoan arretaz artu bearreko oar lagungarri batzuk dakarzkigu.

Iru zati ditu gai onek: - Lenengo zatian, Salbazio-Kondairaren unerik nagusiena, Kristo dala azaltzen dugu.

Ortarako, IV'gn Eukaristi-Otoitza dakargu, antxe bai-dago argi ta garbi Jainkoaren salbazio-ekintza bere joanean edo maillaka.

- Bigarren zatian, Salbazio-Kondairaren mailla edo aldiak azalduko ditugu, guztien arteko batasuna ta elkar-loturak bereziki aztertuz.

Ortarako, berriz, talde guztien artean orma-orri aundi bat egitea izango da ekintza berezia.

Orrela, iru-illabeteren buruan ikasitakoen laburpen izango da orma-orri ori ta bestetik elizkizuna girotzeko lagungarri.

- Irugarren zatian, elizkizun bat eratzea litzake egokiena ta orixe litzake saio ontako sinismen-bizikizuna.

Gero aurkituko dituzu elizkizunerako oar lagungarriak.

ELBURUAK
- Gaztetxoak aurkitu bear dituan bi gauza: Salbazio-Kondaira osoaren batasuna, eta bestetik, Kristo dala Kondairaren erdigune ta betetasun osoa.

- Eskerrak ematea Jainkoari, bere agintzaria bete dualako, au da, gizon-emakume guztien Salbatzaille dan Jesus bidali digulako.